Orrialde:Tartas 1666.djvu/101

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dira, eta belharra sorhoan dailliak ebakiz geroz bezala, ni ere aihartu, eta idortu niz, Profeta hark berak dio: ''Homo vanitati similis factus est, dies eius sicut vmbra...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:40, 27 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<100>

dira, eta belharra sorhoan dailliak ebakiz geroz bezala, ni ere aihartu, eta idortu niz, Profeta hark berak dio: Homo vanitati similis factus est, dies eius sicut vmbra praetereunt gizona gertatu da banitatiaren, eta urguilliaren pare, haren egunak joan dira eta joaten dira itzala bezala.

Erran nahi du, gizona erho bat, elger bat, eta superbios bat da, eta izan da, uste zian haren honak segur eta oso izanen zirela, eta haren bizia luze izanen zela, baina bere banitatian eta bere esparanzan tronpatu izan da, zeren haren honak falsu dira, hilak dira, haren bizia labur da, herio bat da, itzala falsu, eta tronpur den bezala, gizonak nahi luke sinhetz arazi eztena badela, baina miserable elgerra, berandian ikhusiko du, ordu eztenian, dena ere eztela, ikhusiko du gizonak gizonaren bizia herio bat dela, haren egunak eta haren honak itzala bezala joaiten direla. Dies eius sicut vmbra praetereunt.

Gizonaren bizia itzala iduri da, zeren, hala nola gauaz, ilhunpian itzalian deno beldurti baita, eta ezpaitu korajerik, hala hala gizona mundu hontan deno, ala den grazian, ala den bekhatian, beldurrian bethi, bethi, bizi da, bekhatian bada, beldur da, herioak bere bekhatian atrapaturik, Jenkoaren justizia eternalak, Infernuko pena eta su eternalera kondemna dezan, hargati erran du Eskritura saindiak, Pauor his qui operantur malum. gaixki egiliak, bekhatoriak, eta bekhatoresak, beldurrian oren oroz bizi dira. Grazian bada gizona, eta emaztia, orobat beldurrian bizi dira, lotsaz, Jenkoaren grazia, galdezaten hargati erraiten zian Profeta Roialak: Timor, & tremor venerunt super me, & contexerunt