Orrialde:Tartas 1666.djvu/102

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<101>

me tenebrae Ene espiritia eta ene gorpitza, ene hezurrak, eta ene zaiñak. Lotsatu dira, ikharatu dira, ilhunpian, eta itzalian banintz bezala, zuti bortxa nago, zeren beldur zira Errege handia, lotsa nitz eta beldur nitz neure Jenko honaren grazia gal dezadan. Gehiago diot, gizon justua ere ezta segur ala den grazian, ala bekhatian, bere konfesione hona egin dianian jaun Aphezaren aitzinian, harganik errezebitu absoluzione saindia, eta aldare saindian sakramendu saindia, behar du esperanza hartu, grazian dela, eta gero ere bai, bekhatu mortalik egiten ezpadu, obra honetan perseberatzen badu, baina segurta dadin dudarik gabe, infallibiliter, Espiritu Saindiak, edo zoinbat ainguruk Jenkoaren partez, ezpadizi rebela, eta berria erran, ezin diro. Hala dio Salomon zuhurrak, Nescit homo vtrum odio, vel amore dignus sit, eztaki gizonak ala den grazian, ala bekhatian.

Hanbateki gizona mundu hontan deno, ilhunpian, eta iñoranzian bizi da, ala den justu, ala den bekhatore, eta haren bizia itzala iduri da, itzala bezala doa, Fugit velut umbra.

Gizonaren bizia itzala iduri da, hala nola itzalak gizona hotzen, eta freskatzen baitu, hala hala, mundu hontan deno, bekhatian bizi denian Jenkoaren graziaren, eta haren amorioaren suia galdurik, bekhatiaren itzalak, eta lanhoak, hotzen du, eta larrointatzen eta manera hartan, gizonaren bizia itzala iduri da, gizona, eta itzala biak bat dira, Dies eius sicut vmbra praetereunt, gauaz itzalian, eta ilhunpian gizona hotzak hobeki, eta gehiago honkiten du, eziez egunaz, zeren egunaz iguskiak