<102>
lurra eta gizona argitzen eta berotzen baitu, eta gauaz aldiz ez, egunaz bai, gauaz manera berian, nola gizona bekhatiaren itzalian gehiago bizi baita; iziez Jenkoaren amoriaren argian, gizona itzal, eta itzala gizon gertatzen da. Dies eius sicut vmbra praetereunt. Uda gorrian eta beroan, beroaren kontre xerkatzen du itzalbe hon bat freskatzeko, eta negu hotzian, eta gogorrian su hon bat, edo iguzki bero bat, onsa berotzeko, eta nola udan itzalak gizona hotzen, eta freskatzen baitu, eta negian suiak eta iguzkiak gortzen, eta berotzen, hala hala bekhatian denian, bekhatiaren itzalak hotzen du, eta itzaltzen haren bihoza, hala nola Jenkoaren amorioak, su batek, eta iguzki batek bezala, baitu azkartzen, eta berotzen, eta zeren gizonaren bihotzian mundiaren amorioa hobeki, eta barnago lantaturik, eta josirik egoiten baita, eziez Jenkoaren, eta zeruko gauzen ohoria, mundiak, eta bekhatiak haren bihoza, hotzak, eta itzalak bezala desegiten dute, desbistatzen, hotzen, eta itzaltzen, hargatik erran du Apostolu Ebanjelistak: Qui diligit mundum, non est charitas patris in ipso mundia maite dianak, eztu karitaterik, halakoaren bihoza hoztu da, eta larrointatu, zeruko sutik eztu parterik.
Jonas profeta Ninibe herritik jalkiten zela orienteko herrian, iguskiak, bidian zoela, su batek bezala hurren xilpiltu, eta erre zian, gure Jenkoa, dolu eta konpasione ukhan zian bere Profetaz, eta eraginik itzalbe hon bat huntz orstoz, itzalbe hartan, Profeta goizoa freskatu, zen, pausatu, eta desalteratu. Praeparauit Dominus Deus hederam,