<90>
baita Jenkoaren semia, gugatik gizon egina, jujamendu emaiten du faborable gizonaren alde, deabruaren kontre, eta arima gelditzen Jenkoaren, eta desohoria deabruaren baina, guthun hura, pieza eder, eta handi hura herioaren memoria, ezpada zakian edireiten, gizonak galtzen du prozeza despendio, damu, intrez ororekin, la taxe reseruée, eta arimaren jaun, nabusi, eta gehien deabru gaixtoa jagoitikoz gelditzen da, eta arima gaixoa infernura erorik labe gorri hartan bere zorren ezin pagatuz egonen da Jenkoa, jenko deno, ezparanza gaberik kanpotik jagoiti ukhanen diala sokorririk, ez graziarik, zeren haraz geroz ezta redenzionerik: In Inferno nulla est redemptio, Infernuko portalia haienzat egonen da jagoitikoz gilzaz zerraturik, clausa est janua, hantik ezta bat jalgiko, hala nola Paradusutik, Jenkoaren gloriatik, arima hurosetarik, batere ezpaita jalgiten, ez jalgiko, Jenkoa Jenko deno.
Arima gorpiztzetik jalki denian, berehala jujatzen dela, segur da, hala dio Apostoliak: Oportet nos manifestari ante Tribunal Christi, vt recipiat vnusquisque propria corporis, prout gessit, siue bonum, siue malum. Batbederak behar du presentatu jaunaren gortiaren aitzinera, han errezebi dezan onsa, edo gaixki zer ere bere personan egin baitu hura oro.
Apostoliak dio orano, bat bederak errezebituko diala bere rekonpenzia, eta bere salarioa bere tribailliaren, eta penaren arau. Vnusquisque recipiet mercedem suam secundum laborem suum. Zer da hori, Jesu-Kristo jaunaren tribunalera presentatzia baizi, han dira arimak jujatzen eta haier emaiten