<79>
eta figura baizi, gizona, eta emaztia loak artuz geroz, bere lotik iratzar artino, hilak dira, sendimendu oro galdurik, hila ere, hilez geroz, konsidera badezazu hilaren gorpitza, azken jujamendia jin artino, loan dago, hila da, egia da hilaren arima bizi dela, ezin hiltzen da, nola baita inmortal bere naturaz, hanbatekin loa eta herioa biak bat, arima eternalki biziko da Paradusian, edo Infernian, edo Purgatorioko penetan, grazian mundu hontarik partiturik, bere bekhatien penaren pagatzen bere zorrak paga arteno.
Eskritura saindiak ere loa, eta herioa biak bardin estimatzen ditu, noiz ere Lazaro, Jesu-Kristo jaunaren Adeskide handia, Maria Magdalena, eta Maria Martha anderen anaie propia, hilez geroz gure jaunak piztu, eta resuzitatu baitzian bere, hitz saindiaren bertute handiaz, gure jaunak erran zian: Lazarus amicus noster dormit, sed vado, vt a somno excitem eun gure adiskidia Lazaro lo dantza, baina banoa iratzar dezadan. Lazaro hila zen, ala baina lo zagoela dio Eskriturak, nik ere diot loa eta herioa biak bat direla.
Jondone Paule Apostoliak ere erraiten du loa, eta herioa biak bardin direla. Nos qui bibimus, qui residui sumus in aduentu Domini, non praeueniemus eos qui dormierunt.
Hilak, hil dira, gure aitzinekoak joan dira, gu orano bizi gira, mundian gira, baina jaunaren eguna jin dadinian, lo danzanak, eta gu bardin jaunaren aitzinera helduko gira, sogizu nola Apostoliak loa, eta herioa biak baten hartzen dutian.
Jaun aphezak ere aldare saindian, mezaren