Orrialde:Tartas 1666.djvu/81

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<80>

sakrifizio saindia jenko handiari, bere, eta bere populiaren partez, hilegatik, eta biziegatik ohoreskatzen dianian, bere azken mementoan erraiten du: Memento etiam Domine famulorum, famularunque tuarum, qui nos praecesserunt cum signo fidei, & dormierunt in somno pacis. jauna, orhit zite zure zerbutzariez, mutil, eta neskatoez, gure aitzinian joan direnez, fede honian, eta lo honian lo egiten dutenez. Sogizu nola Elizak othoi egiten dian meza saindian hilegatik, eta nola herioa, eta loa, bata bertziaren hartzen dutian.

Hamar birjinen historian ere irakhurtzen dugu: Dormierunt omnes, & dormitauerunt, oro loak hartu zutiala, hanbat zuhurrak, nola erhoak, hantik erran nahi da, justoak, eta bekhatoriak oro reserbu gabe loak hartuko dutiala, oro hilen direla, ordonanzak erran dian bezala, Statutum est omnibus hominibus semel mori, lehen ere pasaje haur allegatu gundian Apostoliak erranik, ordenatu dela gizon, eta emazte orori, behin hil behar diala, ordu hartan jujamendu partikularian, eta jeneralian, espos jauna, baita Jenkoaren semia, juje ororen jujia, jaunen jauna, ama birjina baten sabelian gugati gizon egina, jinen da, eta arima miserabliak, eta galdiak, baitira rapresentatzen, birjina elgerrez bere lotik iratzarririk akazatuko ditu bere ezteietarik, bere mahañetik eta bere gloriaren portalia zerraturik, igorriko Ifernuko sura, eta penetara. Hala nola arima hurosak, eta salbatiak errezebituko baititu bere ezteietara, bere mahañera, eta bere gloriaren portalia idekirik, eta zabalturik, emanen zelian sekulakotz bere kontentamentu, eta felizitate eternala,