Orrialde:Tartas 1666.djvu/56

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zamalduna eta Zamaria berekin erortian urean behera zamaldun gaixtoak erran lekhuan bere espetxoan, bere hirur hitzak, ''Miserere mei Domine,'' deabruak haren memoria eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:53, 23 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<55>

zamalduna eta Zamaria berekin erortian urean behera zamaldun gaixtoak erran lekhuan bere espetxoan, bere hirur hitzak, Miserere mei Domine, deabruak haren memoria eta jujamendia nahasirik, hirur hitz malhurus eta triste hauk erran zituen hiltzian, Rapiat omnia Dæmon, erran nahi baita, deabruak eraman detzala guziak eta manera hartan giza gaixto hark bere hiltziaz orhitu faltaz aski ordu onez, eta bere penitenziaren sobera luzatuz, bere buria miserableki galdu zian, eta damnatu.

Neure adiskidia, uste dut kapitulu huntan ediren duzula, zure herioari zor duzun ohoria, amorioa, eta orhitzia eta uste dut edirenen duzula jiten den kapitulian, haiñ bertze okasione herioaren maitatzeko, hartakotz bide huntan goazen aitziña.


Onsa hiltzeko bidiaren hirurgarren kapitulia


Kapitulu huntan frogatzen da Eskriptura Saindiaz, hanbat lege berriaz, nola Elizako doktor saindiez, nola onsa hiltzeko bidia den herioaz orhitzia.


Iguzkia orienten agertzen, eta jalgiten den bezain fite, lurrian argia da, gauak, eta ilhunpiak ihesi doaz, argizagiak ere, eta bertze Zeruko Izarrek, eta planetek, ala duten bere