Orrialde:Tartas 1666.djvu/49

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: imitazionetan, zuhurki, eta sainduki ordenatu diala, egunien hiruretan Elizako zeñiak populu fidelen artian joerazi litian, goizian, arratzian, eta eguerditan, eta kostum...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:41, 23 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<48>

imitazionetan, zuhurki, eta sainduki ordenatu diala, egunien hiruretan Elizako zeñiak populu fidelen artian joerazi litian, goizian, arratzian, eta eguerditan, eta kostuma honest, eta laudable hori, komunzki deithatzen da Abe Maria ezkillen joitia arratsian, goizian argi zeiñiak, egunerditan egunerdi zeiñiak, halaber dadukat Eliza saindu hark berak, ukhen diala borondate, eta intenzione ezkillaren soiñuez gure bat bederaren obligatzeko, eta abertitzeko, gure sortziaz bezala, gure hiltziaz ere aumens egunian hiruretan berere, haiñ bertze aldis orhiturik gure herioaz, eta jalkirik gure bekhatietarik, ikhas gendezan prest egoitera egurukiteko grazian gure herioaren, eta onsa hiltzeko.

Zoinbat Doktor debotek diote zeiñu horien joitia jin dela, guri representatzeko hemabortz Misterio prinzipalen, zeiñ baitira partituak hirur bortzetara lehen bortzak Misterio joiosak, Bigarren bortzak, Misterio dolorosak, hirurgarren bortzak, Misterio gloriosak.

Bertze batzuek diote handik endelgatzera emaiten dela Elizako hirur misterio handiren ezagutzia, zeiñ baitira, Anuntziazionia, Resurrekzionia, eta pasione dolorosa. Lehena egin zela, arratsian, bigarrena goizian, hirurgarrena egunerditan hartakotz Elizan ezkillak hiruretan joiten direla, arratsian, goizian, eta egunerditan hirur Misterio haien memoriaren gure espiritiaren barnian ezarteko, eta haren pitzeko, eta haietzaz orhit eraziteko.

Neure adiskidia zer ere baita kostuma horzaz Errege penitent handi harzaz orhiturik, eta harturik