Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/346

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Gizonaren arrazoina flakoa da, eta errebela diteke, ordea egiazko fedea ezin engana diteke. 5. Arrazoin guzia, bilhatze edo galdegite naturala behar zaio fedeari jar...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:10, 18 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Gizonaren arrazoina flakoa da, eta errebela diteke, ordea egiazko fedea ezin engana diteke.

5. Arrazoin guzia, bilhatze edo galdegite naturala behar zaio fedeari jarraiki, ez aitzindu, ez eta kontra jarri.

Ezen fedeak eta amorioak hemen dute garaia, eta bide estali batzuez obratzen hari dire sakramendu saindu eta guzien gaineko hunetan.

Sekulako Jainkoak, neurrigabekoa, eta fingabeki botheretsuak egiten tu gauza handiak eta ezin sondatuzkoak zeruan eta lurrean, eta haren obra miragarrien kausitzeko biderik ezta.

Halakoak balire Jainkoaren obrak, non gizonaren arrazoinak errazki endellega bailetza, elizate erran behar miragarriak eta ezin erranezkoak direla. Jesus Maria Joseph

Bortz sensuak dira ikustea, dastatzea, enzutea, usnatzea, ukitzea.