Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/342

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ene Jainko jauna, ene Kreatzaillea eta Salbatzaillea desiratzen dut egun zure errezebitzera Andre Dona Maria Birjina loriosa, zure ama guziz sainduak desiratu eta err...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:06, 16 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ene Jainko jauna, ene Kreatzaillea eta Salbatzaillea desiratzen dut egun zure errezebitzera Andre Dona Maria Birjina loriosa, zure ama guziz sainduak desiratu eta errezebitu zaituen bezalako afekzione, erreberenzia, laudorio, ohore, esker, merezimendu, amorio, fede, esperanza, eta garbitasun guziekin, zu gizon eginen zinelako misterioaren berria ekarri zioen Angeruari humilki eta debotki ihardetsi zioenean: Huna ni Jaunaren neskatoa egin bekit zure hitzaren arauera.

3. Eta nola Jondone Joanni Batista, zure aitzindari doatsu, sainduen beregainekoa, zure presenzian bozkarioturik jausika hari izan baitzen Espiritu Sainduak emanikako graziaz, oraino bere amaren sabelean zegoelarik; eta gero ikusi zuenean bere Jesus maiteak gizonen artean zebillala ibilten, hagitz humildurik gogo debotaz erraiten baitzuen: Esposaren adiskidea, xutik dagoena, eta hura enzuten duena, bozkarioz bozten da esposaren mintzoa eta hitzak aditurik hala nik ere guthizia saindua, eta desir handia dut amoriozko kar biziez erretzeko, eta zuri bihotz osoz neure buruaren presentatzeko.

Halakotz ofrendatzen derauzkitzut arima debot guzien alegrianzak, afekzione pistuak, espirituzko eramaitzak, gainetikako argidunak, zerutik agertzen eta heldu zaizten ezagutza guziak, bai eta zeruan edo lurrean egundainoko kreatura