Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/341

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hamazazpigarren kapitulua


Jesusen errezibitzeko amorio irakinaz, eta afekzione bortitzaz.


Jesustiarraren hitzak


1. O Jauna, beregaineko debozione, eta erretzen nauen amorio batez, ene bihotzeko afekzione eta indar guziez desiratzen dut zure errezibitzera hainitz arima sainduk eta debozionetsuk errezibitzen zinituztenean desiratu zaituzten bezala, zeinak bere bizitze sainduaz zure gogarakoak izan baitira, eta xoil debozione beroa ekarri baiterautzute.

O ene Jainkoa, egundainoko amorioa, ene ontasun guzia, mugarri gabeko doatsutasuna, badut guthizia zure errezebitzeko egundaino zure sainduetarik nihork izan duen eta huneraino sentitu eta frogatu ahal duen desir handienaz eta erreberenzia humillenaz.

2. Eta debozionezko sentimendu hek guziak merezi eztitudalarik badarik ere presentatzen derauzkitzut ene bihotzeko afekzioneak, arima prestuen desir suakartu zure gogarako hek guziak neronek banitu bezala.

Bai eta zer ere bihotz debot batek gogora, endellega, eta desira baitezake, hura guzia erreberenzia guziz handi, eta berodura xoil barreneko batez ekartzen derautzut eta ofrendatzen.

Eztut deus ere enetzat lekatu, ez soberatu nahi, aitzitik nahi derauzkitzut, bai neure burua, bai neure diren guziak gogotik eta borondatez sakrifiziatu.