2. O zein egiazko, zein bizia, eta irazekia den horrelakoen fedea! Seinale ageria da, zu, Jauna, bere bihotzaren erdian zaituztela.
Ezen egiazki ezagutzen dute bere Jauna ogi haustean, zeinen ere bihotza hain biziro suakartzen baita, Jesus maitea hekin artean bidean ibilliz.
Horrelako afekzionea eta debozionea, hain amorio bizia eta irazekia hainitzetan urrun dira eneganik.
Urrikal nakizula, ene Jesus ona, bihozbera eta amolsua: emozu zure eskale gaizoari zenbait aldiz bedere zure bihotzeko amoriotik guti bat dastatzera zure mahain sakratuan; arren zure baitan dadukadan fedea geiago bortitz dadin ene esperanza zure ontasunaren gainean aitzina eta finka dadin, ene karitatea alde guztiz irazekirik eta zeruko janharia gozaturik nihoiz ere iraungi eztadin.
3. Bada zure miserikordiak eman diazaket hanbat desiratzen dudan grazia eta zure plazer oneko eguna datorrenean begitarte amolsuaz bisita nazake bere amorioaren beroduran.
Ezen eztirakidalarik zure serbitzari bereziek dirakiten bezain desir handiz, badarik ere zure grazia lagundurik, hek duten desir irazekiaz guthizia dut nik ere, othoitzez nagotzula eta desiratzen dudala gai egin nazazun zure horrelako maitari bero guziekin partale gertatzeko, eta hekin konpainia sainduan sartzeko.