Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/335

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Orduan erranen deraut: nahi baduzu izan enekin, nik ere nahi dut izan zurekin.

Eta ihardetsiko diot: plazer duzula, Jauna, enekin egon, nik gogotik nahi dut izan zurekin. Hau da ene desir guzia, ene bihotza dagoen zurekin bat egina.


Hamalaugarren kapitulua


Arima debot batzuen guthizia irakinaz Jesusen gorputz sainduaren aldera.


Arimaren hitzak


1. Zenbat eta zein handi diren, Jauna zure beldur direnentzat gorderik dadutzatzun eztitasunak.

Zure sakramenduari debozione eta afekzione handirekin hurbiltzen zaizkon batzu gogora heldu zaizkidanean maizenik tontoturik nago.

Ahalkez gorritzen bainaiz ikusteaz hain epelik eta hotzik heldu naizela zure aldarera eta gorputz sainduaren mahainera: hain agorturik eta bihotzeko afekzione gaberik nagoela, enaizela osoki irazekia eta suakartua zure aitzinean, ene Jainkoa, eta enaizela gogo guziaz hainitz arima prestu bezain bortizki zuregana eramana.

Orhoit naizenean hek zure errezebitzeko guthizia handiegiz, eta bihotzeko amorio sentikor batez ezin geldi zitezkeiela nigar minik egitetik; baina zuregana, o ithurri bizia, bihotzeko eta are gorputzeko ahoa zabaldurik zeudezila, bere gosea eta egarsua bertzela ezin apazegatuz eta asez zure gorputz preziosa ahalik alegrianza eta gosete espiritualenaz errezebituz baizen.