baitan da bakerik handiena, eta egiazko sosegua, zureganik kanpoan den guzia da neke-trabaillu, eta fingabeko lazeria.
Egiazki zu zare Jainko estalia; zure konseillua ezta gaixtoekin, bainan humillekin eta sinplekin da zure solhasa.
O Jauna, zein ezti den zure espiritua! plazer baititutzu zure umeak othurunzatu zerutik jautsirikako ogi miragarriki gozok, zure hekinganako eztitasunaren irazuzteko.
Gertuz ezta nihor bertzetan hain jende handirik, non duen hurbil dakion Jainkorik, zu gure Jainkoa zure fidel guziei heltzen eta laguntzen zaizkoten bezala; zeroni emaiten baitzaizkote jatera eta gozatzera, hekin bihotzaren egun oroz konsolatzeko eta zerura goititzeko.
3. Zeren zein da munduko jendeen artean Giristinoa bezain noblerik.
Edo zein da zeruaren azpiko kreatura guzietarik arima debota bezain maiterik? harengana heldu baita Jainkoa, haren baskatzeko bere haragi loriosaz.
O zein erranezko grazia! o miragarrizko ontasuna eta ohorea! o neurrigabeko amorioa gizonari bereziki emaiten zaiona.
Ordea zer bihurtuko diot nik Jainkoari hain grazia eta karitate handi hunen ordain?
Ezin demokeot haren gogarako den gauzarik ene bihotza baino, hura osoki emaiten diodala, eta harekin ahalik barrenera juntatzen dudala.
Orduan neure barrenalde guziak jausiko dire bozkarioz ene arima Jainkoarekin alde guzietarik junta dadinean.