Hamahirurgarren kapitulua
Arima debotak bihotz guziaz desiratu behar duela Jesus maitearekin bat izaitea sakramendu sainduan.
Arimaren hitzak
1. Ene Jauna, nork eginen deraut grazia zure aurkitzeko bakarrik, zuri neure bihotz guziaren zabaltzeko eta zutan gozatzeko ene arimak desira duen bezala?
Hala non gaurgero nihork enazan mespreza, geiago kreaturetarik batek ere enazan geiago uki edo ikus, baina zu xoilki minza zakizkidan, eta ni ere minza nakizun, maitea maitearekin solhasetan, eta adiskidea adiskidearekin baraskaritan hari diren bezala.
Horren eske nago, hortaz dut desira: ene nahia da zurekin osoki bat izaitea, neure bihotzaren apartatzea kreatura guzietarik, eta maiz errezebituz, edo meza erranez ikastea zeruko eta sekulako gauzen dastatzen.
Ah! ene Jainko jauna, noiz izanen naiz guzia zurekin bat egina, zure baitan hondatua, eta neure buruaz osoki ahantsia?
Zu ene baitan zare, ni ere zure baitan naiz. Egizu arren horrela batetan egon gaitezin.
2. Gertuz zu zare ene maitea, milletarik hautatua; ene arimaren guthizia eta atsegina da zurekin egoitea biziko den egun guziez.
Egiaz zu zare ene bakegillea, zure