Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/324

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zeintara beregainki behatzen baitu. 6. Baina noiz ere beharrez trabatua baita, bethi iduki beza gogo ona eta intenzione saindua errezibitzeko, eta horrela eginik ezta sak...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:16, 15 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zeintara beregainki behatzen baitu.

6. Baina noiz ere beharrez trabatua baita, bethi iduki beza gogo ona eta intenzione saindua errezibitzeko, eta horrela eginik ezta sakramenduaren fruituaz gabetuko.

Ezen nahiz den arima debota egun eta oren guziez hurbil diteke bere Salbatzaillearen espiritualki hartzera probetxurekin, eta nihork trabatu paxelatu gaberik.

Guziarekin ere egun jakinetan eta manatuetan bere Jaunaren gorputz maitea behar da bihotzeko erreberenzia batekin sakramenduan errezebitu, eta geiago behatu behar du Jainkoaren laudoriora eta ohorera bere konsolazionera baino.

Zeren arima debotak espiritualki errezibitzen du, eta ikusten ezten maneraz othuruntzatzen da, sakramendu sainduaz, noiz ere bere Salbatzaillearen Inkarnazioneko misterioa eta Pasionea gogoan baitarabilla debozionerekin, eta haren amudioan irazekitzen baita.

7. Nor ere ezpaita preparatzen Besta etorri denean, edo kostumak ertxatzen duenean baizen, hura geienean preparatu gabe izanen da.

Doatsua, nork ere Jainkoari bere burua sakrifizio osotzat ekartzen baitio, meza erraiten, edo errezibitzen duen ordu guzietan.

Etzarela luze edo kexuegi meza erraiten duzunean, baina zarraizko bizi zarenekikoek dadukaten ohiko antze onari.