Eztitutzu bertzeak unhatu edo kexatu behar: aitzitik jarraiki behar zaizko bide arunteari, aitzinekoak ordenatu duten bezala, eta lehen behatu behar diozu bertzeen probetxuari, ezen ez zure debozioneari eta gogoari.
Hamekagarren kapitulua
Aldareko sakramendua, eta eskiritura saindua xoil direla premiazkoak arima fidelarentzat.
Jesustiarraren hitzak
1. O Jesus ene jaun guziz eztia, zein handi den zurekin zure baraskaritan othurunzatzen den arima debotaren eztitasuna, non ezpaitzaio bertzerik emaiten jatera, zu baizen, o haren maite bakoitza, eta haren bihotzak desira detzakeien guzien gainetik maitatzekoa.
Niri ere segur konsolazione litzaiket zure presenzian barreneko afekzionez nigar isurtzea, eta Madalena debotarekin zure oinak nigarrez arregatzea.
Ordea non da halako debozionerik? non da nigar urite saindu hura?
Gerthuz zure begien, eta Angeru sainduen aitzinean ene bihotz guzia behar liteke erre eta ustu bozkarioz.
Ezen zu zeroni zaitut egiazki presentean hemen zure sakramenduan, iduri arrotzez estalia zaudelarik.
2. Berdin ene begiek ezin paira lezakete zuri zure Jainkotasuneko