Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/326

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


argitasunean behatzea mundu guzia bera elegoke zure maiestatearen loriazko distiaduraren aitzinean.

Hortan bada behatzen diozu ene flakotasunari, zeren gerizatzen zaren sakramenduaren azpian.

Badut egiazki, eta adoratzen ere dut, Angeruek zeruan adoratzen dutena bera, nik ordea fedeaz oraino, eta hek hura den bezala ikusten dute begitartez begitarte, eta estalki gaberik.

Huneraino kontentik egon behar naiz egiazko fedearen zuziaz, eta hark gidaturik ibilli behar dut sekulako argiaren eguna ilki dadin, eta figuren itzalak joan ditezin artean.

Baina doatsutasuneko estatu konplia datorrenean, geldituko da sakramenduen usanza eta beharra.

Zeren doatsuek zeruko lorian eztute sakramenduzko erremedioren mengoarik: fingabeki bozten dira Jainkoaren presenzian, haren loria begiz begi ikusten dute; hondogabeko Jainkotasunaren argitik argira aldaturik dastatzen dute Jainkoaren semea haragi egina harte danik izan den, eta sekulakotz dagoen bezala.

3. Miragarri hautaz orhoiturik, nahiz den konsolazione espirituala pisu eta unhagarri egiten zait; zeren zenbat ere bainago ene Jauna bere lorian ikusi gabe, ezdeustzat dadukat munduan ikusten eta enzuten dudan guzia.