Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/323

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


luzaro traba zindezke errezibitzetik, eta hartara gutiago gai egin zindezke.

Ahalik lasterrena iraitzazu presenteko pisutasuna eta nagitasuna; berdin ezta probetxurik luzeki egoitzeaz narriotan eta garritan, eta egunorozko paxeluakgatik Jainkoaren misterioetarik apartatzeaz.

Aitzitik hainitz luzatzeak errezibitu gabe kalte handia egiten du, zeren loakartasun pisu bat ekartzen ohi baitu.

Ah dolorea! Epel eta largo batzuk konfesatzeko, luzamenduak gogotik hartzen tuzte, eta nahi dute komunione saindua gerotik gerora gibelatu, beldurrez obliga ditezin bere buruen hobeki begiratzera.

5. He! zein karitate aphurra eta debozione erbala duten hain errazki komunione sakratua uzten dutenek!

Zein doatsu eta Jainkoaren gogarako estimatzen den, nor ere hala bizi baita, eta halako garbitasunean bere konzienzia baitaduka, non prestik bailegoke egun oroz errezibitzera, eta gogotik ere errezibi bailezake, zilhegi baliz, eta ahal baleidi, nihork deusik kontra erraiten ezluela.

Batzutan nihor gelditzen bada errezibitzetik humiltasunaz, edo zenbait legezko traburengatik, hura da laudatzekoa Sakramenduari ekartzen dioen ohoriaz.

Ordea nagitasuna sartzen bazaio, berak atzartu behar du bere bihotza, bere baitan dena eginez, eta Jainkoa helduko zaio haren desirari dadukan borondate onagatik,