Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/306

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta hekin edergaillu guziak beudez ixilik zure aitzinean. Ezen zer ere baitute ederrik eta laudatzekorik, hura dute zure ontasunaren bizartasunetik, eta sekulan eztir...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:57, 15 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta hekin edergaillu guziak beudez ixilik zure aitzinean.

Ezen zer ere baitute ederrik eta laudatzekorik, hura dute zure ontasunaren bizartasunetik, eta sekulan eztira helduko zure izenaren edertasunera, zeinaren zuhurziak ezpaitu neurririk.


Laugarren kapitulua


Hainitz ontasun emaiten zaiola debozionerekin errezibitzen duenari.


Arimaren hitza.


1. Ene Jainko Jauna, aitzin zakizko zure serbitzariari zure eztitasuneko benedizinoez, arren gai egin nadin zure beregaineko sakramendura behar bezalako debozionerekin hurbiltzeko.

Iratzar ezazu ene bihotza zuregana, eta billus nazazu ene nagitasun toldiaz.

Bisita nazazu zure salbagarriaz, ispiritualki dasta dezadantzat sakramendu hunetan bere bethez ithurburuan bezala gorderik dadukazun eztitasuna.

Argi diatzadatzu ene begiak hain misterio handiaren ikusteko, eta indazu indarrik aski haren zinesteko fede dudagabeko batez.

Zeren obra hori zureganik da, eta ez gizonaren indarretarik: zuk sainduki ordenatua da, ez gizonek pensatua.

Eta egiaz nihor ezta gai edireiten misterio horien bere indarrez endellagatzeko, Aingeruen sutilleziari ere garaitzen baitzaizko.