Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/305

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erraiten dudanean, zer lizateke erremediorik hartzen ezpanu, eta horrelako indargarri bilha ezpaneza?

Eta enaizelarik ongi preparatua eta jarria egun oroz meza sainduaren erraiteko, badarik ere ahal guzia eginen dut egun jakinetan Jainkozko misterioen errezibitzeko.

Ezen arima fidelaren konsolazione prinzipaletarik bat hau da, gorputz hilkorrean zu ikusi gabe dabillano bere Jainkoaz orhoiturik bere maitea bihotz debotaz errezibi dezala.

4. O zure gureganako bihotz beratasunaren obra miragarria! Zuk, o Jainko Jauna, espiritu guzien kreatzaillea eta bizitzaillea, nahi baituzu arima gaizoagana etorri, eta haren gosea zure Jainkotasun eta gizontasun osaz gizendu.

O zori onezko espiritua, o arima doatsua, zeinok ere merezi baitu zu bere Jainko jauna debozionerekin errezibitzea, eta errezibitzen zaituenean bozkario ispiritualaz bethetzea.

O zein Jaun handi errezibitzen duen, zein arrotz maite etxeratzen duen, zein lagun arrai hartzen, zein adiskide fidel bereganatzen, zein espos eder, zen noble, zein guzien artean eta guzien gainetik maitatzeko besarkatzen duen.

O ene maiterik maiteena! Zerua, lurra,