munduko bide hunetan flaka nadin, gertatzen banaiz zeruko jakiaz gabeturik.
Zeren, zeronek, o ene Jesus guziz miserikordiosa, jendei predikatzen zenerauenean, eta hainitz moldezko eritasunak sendatzen zinituenean, hunela noizpait erran duzu: Eztitut igorri nahi bere etxetara barurik, bidean flaka ditezin beldurrez.
Hori bada egizu orai enekin, zure burua sakramendu sainduen utzi duzunaz gero fidelen konsolamenduko.
Ezen zu zare arimaren othurunza gozoa, eta nork ere behar bezala janen baitzaitut, hura izanen da sekulako lorian partale eta primu.
Egiaz nola hunein uzu erorten bainaiz eta egiten baitut bekatu, nola hunein laster nagitzen eta flakatzen bainaiz, behar naiz ere maizko orazionez, konfesionez, eta zure gorputz sakratua maiz errezibituz berriztatu, garbitu eta irazeki beldurrez, sobera banago erremedio saindu hura hartu gabe, eror nadin neure leheneko borondate saindutik.
3. Ezen gizonaren gogoa gaizkira isuria da bere gazte danik, eta Jainkozko miritzina heltzen ezpazaio, berehala gaixkiagotan erorten da.
Beraz komunione saindua gibelatzen du gaizkitik, eta ongian borthizten du.
Zeren orai huneinbat nagitzen eta epeltzen banaiz komuniatzen edo meza