Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/287

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 3. Beraz zure baitan, ene Jainko Jauna, emaiten dut ene esperanza eta iheslekua: zure baiten ezartzen dut ene tribulamendu eta herstura guzia, zeren nora ere begiak hedat...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:23, 14 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Beraz zure baitan, ene Jainko Jauna, emaiten dut ene esperanza eta iheslekua: zure baiten ezartzen dut ene tribulamendu eta herstura guzia, zeren nora ere begiak hedatzen baititut, eztut aurkitzen zureganik kanpoan gauza flakorik eta eztagokeienik baizen.

Ezen hainitz adiskide izanak ezteraut probetxurik ekarriko, defensari balentak ezin helduko zaizkit, konseillari zuhurrek ezin emanen derautate balio duen ihardesterik, Dotoren liburuek ezin konsolatuko naute, ezta gauza preziosik libra nazakeienik, ezta leku gorderik, azkarrik, eta plazersurik begira nazakeienik; zeroni heltzen, alde jartzen eta laguntzen ezpazaizkit, zuk bortizten, konsolatzen, gidatzen eta begiratzen ezpanauzu.

4. Ezen zerk ere baitirudi on dela bakearen eta doatsutasunaren ardidesteko, hura, zu kanpoan zarenean, ezta deus ere, eta egiazki ezin demake doatsutasunik bat ere.

Zu zare bada ontasun guzien xedea eta fina, zu zare biziaren punturik gorena, minzotasunen ondorik barrenera, eta zure baitan guzien gainetik esperanza izaitea da zure serbitzarien konsolazionerik handiena.