5. Naturalezak egiten duen guzia egiten du irabazia eta bere probetxu partikulara-gatik, deus eztaidike dohainik, bainan esperantzatzen da bere ongi eginakgatik hainbertze edo geiago, laudorio edo fabore ardietsiko duela, eta haren desira da handiro preza dadin egiten edo emaiten duen guzia.
Grazia ordea eztabilla munduko gauzarik bilha, eztu Jainkoaz bertzerik nahi saritzat, eta bizitzeko beharrez bezanbatean eztu geiago desiratzen sekulako ontasunen ardiesteko premia duen baino.
6. Naturaleza bozten da hainitz ahaide, adiskide eta urko izaiteaz: loriatzen da bere nobleziaz eta etorkiaz, gogalgintzen da handiekin, aberatsak lausengatzen tu, eta bera bezalakoak balakatzen.
Graziak bere etsaiak berak maite itu, ezta burupetzen hainitz adiskide izanagatik, eztaduka konturik bere jaialekuaz eta aitzineko burasoez, hetan bertute geiago edireiten ezpada bertze abantaillik baino: faboratzenago du pobrea, aberatza baino, urrikariago du jende xehea, bothere dutenak baino: lakatzen zaio egiatiekin eta ez enganariekin.