Prestuak bethi gonbidatzen tu hoberatzeko jeloskortasun saindu batetara, eta bere bizitze tailluaren bertuteez moldatzera Jainkoaren Semearen gainean.
Naturaleza laster arrankuratzen da zerbait eskas duenean, edo zerbaitek hura grinatzen duenean.
Graziak bihotz sail batez jasaiten du pobrezia eta haren ondoreak.
7. Naturalezak bereganatzen tu gauza guziak, berezat gudukatzen hari da, beretzat minzo da.
Graziak bihurtzen tu guziak Jainkoagana, zeinaganik heldu baitira bere sortzetik: eztu erraiten baduela deus onik bere buruz, eztu urguilluzko buruperik hartzen, eztiharduka, eztu bere ustea prezatzenago bertzeenak baino, baina bere uste, sentimendu eta ezagutza jakintasun guzietan jarten da egundainoko zuhurziaren eta Jainkoaren jujamenduaren azpian.
Naturalezak nahi ditu sekeretuak jakin eta berriak enzun: nahi du kanpora zerbait handi iduritu eta bere sensuez hainitz gauza frogatu: nahi du ezagutua izan, eztu egin nahi laudoriozkorik eta miragarrizkorik baizen.
Graziak eztu ansiarik elheberririk eta kuriosik enzuteaz, zeren hori guzia sortzen baita naturalezaren kutsu zaharretik, jakinik eztela lurrean deus berririk eta diraukeienik.