Irakasten du sensuen hersten, bere buruaren ez ederesten eta bantatzen, obra laudatzekoen eta mirestekoen humilki estaltzen, gauza eta jakintasun guzietarik arimako probetxuaren, Jainkoaren laudorioaren eta ohorearen atheratzen.
Eztu nahi nihork hura edo haren den gauzarik lauda dezan, bainan haren desira da gauza guziak bere karitate hutsez partitzen dituen Jainkoa benedikadin bere dohainetan.
8. Grazia hau naturaleza gaineko argia da, Jainkoaren dohain berezi bat, eta, ongi minzatzen hautatuen sigillua, eta sekulako salbamenduaren seinalea, bahia gizona lurreko gauzetarik zerukoen amudiora alxatzen duena, eta haragiaren arauera zebillana espiritual eta debozionetsu egiten duena.
Zenbatenez bada naturaleza zapatzenago baita eta hezten, hanbatenaz grazia handiagorik isurtzen da ariman barrena, eta egunetik egunera barreneko gizona bisita berriez Jainkoaren imajinaren arauerako bihurtzen da.
Berrogoi eta hamaborzgarren kapitulua
Naturalezaren gaixtaduraz eta Jainkoaren graziaren indarraz.
1. Ene Jainko Jauna, zure imajinara eta