kanpora osoki ilkiten, hargatik bere baithan korapillatuak daude, eta espirituz arimaz ezin alxa ditezke berak baino gorago.
Baina nork ere desira baitu enekin trebeki ibilteko, behar ditu bere afekzione gaixto eta desordenatu guziak bildumatu, eta nahiz den kreaturari amudio partikular batez lotzeko ahal lukeien guthizia ebaki behar du eta iraitzi.
Berrogoi eta hamalaugarren kapitulua
Naturaleza bertzela eta grazia bertzela hari direla.
1. Semea, beha zazu erneki nola hari diren naturaleza eta grazia, zeren xoil sotilki hari dira bata hunela eta bertzea horrela, eta nekez nihork ezagut dezake bata bertzerik, guziz espiritual eta bere baitan argitua ezpada.
Egiaz badute guziek onaren desira, eta hitzetan eta obretan erakusten dute zerbait onik nahiz hari direla, hargatik on-iduriaz hainitzak enganatzen dire.
Naturaleza arteza da, hainitzak bereganatzen tu, sareetan atzemaiten eta