Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/261

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Halarik ere nahi badu egiazki espiritual izan, uko egin behar deraue hala hurbil, nola urrun diren guziei; eta nihoren ere ganik ezta geiago begiratu behar bere buruaganik baino.

Zeroni zure buruari osoki garaitzen bazaizko, bertze gainerakoak errazkiago azpirako tutzu.

Garaitirik handiena da bere buruaren jaun eta errege jartzea.

Ezen nork ere bere burua baitaduka bere azpiko eta meneko, hala nor guthiziak amor egin diozon arrazoinari eta arrazoinak Jainkoa guzietan obedi dezan, hura egiazki da bere buruaren nausi eta munduko jaun.

3. Baldin perfekzioneko gradu hunetara heltzeko desirik baduzu, bihotz handiz hasi behar zare, eta aizkora errora eman behar duzu, zure buruagana eta ontasun partikular eta materiazko guzietara ditutzun inklinazione gordeen, estalien eta desordenatuen ebakitzeko eta atheratzeko.

Zeren gizonak sobera desordenatuki bere burua maite baitu, handik sortzen da eta han dago errotik athera behar den guzia hurren eta halako gaitzari garaituz gero, berehala bake eta kalma handia eginen du.

Ordea zeren gutiak enseiatzen baitira bere buruari hiltzera eta ezpaitire bereganik