Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/249

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''Berrogoi eta hamargarren kapitulua''' Nola gizon deskonsolatuak behar duen bere burua Jainkoaren eskuetara ofrendatu. 1. Ene Jainko Jauna, Aita guziz saindua, zare...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:43, 31 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Berrogoi eta hamargarren kapitulua


Nola gizon deskonsolatuak behar duen bere burua Jainkoaren eskuetara ofrendatu.


1. Ene Jainko Jauna, Aita guziz saindua, zarela orai eta bethierekotz benedikatua, zeren enekin egin den nahi duzun bezala, eta zeren egiten duzun guzia ona den.

Alegera bedi zure serbitzaria zure baitan, ez bere baitan, ez eta nihor bertzeren baitan.

Ezen zu xoilki, Jauna, egiazko alegrianza zare, zu ene esperanza eta koroa, ene bozkarioa eta ohorea.

Zer du zure serbitzariak zureganik hartu duenaz bertzerik, hala ere merezi gaberik?

Zureak dire eman eta egin ditutzun guziak.

Pobre beharra naiz eta neketan nago ene gazte danik: batzutan tristetzen da ene arima nigarretaraino, batzutan ere nahasten da bere baitan hura akometatzen duten pasioneakgatik.