Alabaina, doatsua da, Jauna, zuregatik kreatura guziak bereganik igortzen dituen gizona, eta naturalezari borxa eginik haragiaren guthiziak espirituko beroduraz gurutzatzen dituena, arren konzienzia kalmaturik orazione garbirik ofrenda diazazun, eta lurreko gauzak kanpotik eta barrenetik etxaturik Angeruen biltzarrean sartzeko gai gertha dadintzatgatik.
Berrogoi eta bederatzigarren kapitulua
Sekulako biziaren desiraz, eta zein handi diren harengatik guduan hari direnei agindurikako ontasunak.
1. Semea, noiz ere sentitzen baituzu sekulako doatsutasunaren zure baitara gainetik isurtzen dela, eta gorputzeko herstegitik ilkiteko guthizia baituzu ene argia eta loria aitzin ondoko itzala gabe ikus dezakezuntzat:
zabal ezazu bihotza eta har ezazu inspirazione saindu hura afezione oso batez.
Emoitzu gaineko ontasunari ahalik esker handienak, zeren horrela zurekin hari den, begitartetsuki bisitatzen zaituen, beroki atzartzen, botheretsuki alxatzen, beldurrez zure pisuz lurreko gauzetara eror zaitezin.