Ezen inspirazione saindu hura etzaitzu heldu zure burutik, asmutik edo enseiutik, baina xoilki gaineko graziatik eta Jainkoak egiten derautzun begitartetik, bertutetan aitzina zaitezin, humiltasun handiagoan jar zaitezin, etorkizuneko guduetara prepara zaitezin, niri zure bihotz osoz itxeki diazadazun, eta ene serbitzatzera borondate bero batez enseia zaitezingatik.
2. Semea, hainitzetan suak erretzen du baina karra eztoa goti kea gabe.
Halaber batzuen desirak zeruko gauzetara eramaiten dira, eta guziarekin ere eztira libratuak haragizko pasionearen tentamendutik.
Hargatik Jainkoari hain beroki eske dagozkan hura bera eztute hutsik eta garbiki egiten haren ohoretan.
Halakoa da hainitzetan zure desira, zeinagatik erran baituzu hanbat kexatuko nenduzula.
Ezen ezta garbia eta konplia, nihork bere beharrez egiten duen serbitzua.
3. Eska zaite ez zuri atsegin eta probetxu ekartzen derautzuna, baina niri plazer eta ohore egiten derautana: zeren zuzenki jujatzen baduzu, jarraiki behar zaizko ene ordenanzari, eta hartaz kontu geiago egin behar duzu zure desirez eta