Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/222

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''Berrogoi eta batgarren kapitulua''' Denborazko ohore guzien mesprezioaz. 1. Semea, eztakizula gaitzi ikusten baditutzu bertzeak ohoraturik eta goititurik, zu ordea...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:23, 23 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Berrogoi eta batgarren kapitulua


Denborazko ohore guzien mesprezioaz.


1. Semea, eztakizula gaitzi ikusten baditutzu bertzeak ohoraturik eta goititurik, zu ordea mesprezaturik eta beheititurik.

Goiti zazu bihotza nigana zerura, eta gizonek lurrean egiten duten mesprezioak etzaitu damutuko.

Jauna itsuturik gaude, eta banitateak laster enganatzen gaitu.

Ongi miratzen badut neure burua, ezta kreaturarik egundaino bidegaberik egin derautanik eta halatan eztut zertaz zure kontra arrankuratzerik.

2. Ordea nola maiz eta handiro ofensatu baitzaitu zuzenez kreatura guziak armatzen dira ene kontra.

Hargatik arrazoinez emaiten zait ahalkea eta mesprezioa egiten, eta zuri dagotzun laudorioa, ohorea, eta loria.

Eta ni hartara jarten ezpanaiz, non gogo onez nahi dudan guziek utz nazaten mesprezaturik, eta ez deustzat iduki nazaten, ezin duket barreneko bakerik eta dagokeien bihotzeko finkamendurik, ez eta espirituzko argimendurik ez eta zurekiko batasun osorik.