Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/221

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


higointzen zaitzu, hura higoin duzu: eta noiz ere ahoa zabaldurik munduko laudorioen ondoan baitabilla, egiazko bertuteez gabetzen da.

5. Bada egiazko loria eta bozkariotasun saindua da zure baitan boztea, ez bere burua baitan; zure izenean atsegin hartzea, ez bere bertutean, eta kreaturetan plazerik ez hartzea zuregatik baizen.

Lauda bedi zure izena, ez enea: laudoriozki aipha bedi zure obra, ez enea: benedika bedi zure izen saindua, eta eztakidala niri eman munduko laudoriorik bat ere.

Zu zare ene loria, zu ene bihotzeko bozkariomendua: zure baitan loriatuko eta bozkariotuko naiz egunak diraueino; nitaz bezanbatean eztut atseginik bilhatuko ene flakotasunetan baizen.

6. Juduek bilha bezate elkarganikako loria, nik Jainkoaganik heldu dena xoilki bilhatuko dut.

Gizonaren loria guzia, mende hunetako ohore guziak, munduko gradu eta estatu handiak zure sekulako loriarekin komunztaturik eztira banaloria eta erhokeria baizen.

O ene egia eta ene miserikordia. Ene Jainkoa, Trinitate saindua, zuri xoilki laudorio, ohore, bothere eta loria sekula sekuloronekotz.