Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/220

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hobeki kausitzen naiz. Berdin zu xoilki hel zakidizket gizonen arartekotasunik gabe, eta halako indar eman diazakedazu, non ene bekokia ezpaita geiago hainitz aldetar...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:21, 23 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hobeki kausitzen naiz.

Berdin zu xoilki hel zakidizket gizonen arartekotasunik gabe, eta halako indar eman diazakedazu, non ene bekokia ezpaita geiago hainitz aldetarako, eta non ene bihotza zugana itzuliko baita eta zure baitan, pausatuko baitu. Deskansatuko baita.

3. Halakotz ongi baneaki munduko konsolazione guzien arbuiatzen, dela debozionearen ardiesteko dela zure bilhatzeko mengoaz eta beharrez, dakidala eztela nihor konsola nazakeienik, orduan arrazoinez ahal nuke esperanza zure graziaren ardiesteko, eta konsolazione berri baten dohainaz bozteko esperanza.

4. Eskerrak zuri, Jauna, nola zureganik heldu baita ongi heldu zaitan guzia.

Nitaz bezanbatean banitatea naiz eta ezdeusa zure aitzinean, gizon flakoa eta ezin nagokeiena naiz.

Nondik bada loria naiteke, eta zergatik guthizia dut estimatua izaiteko? Ene ezdeusagatik othe? bainan hau da gauzarik erhoena.

Gerthuz loria alferra da, izurri gaixtoa, xori burutasunik handiena apartatzen baigaitu egiazko loriatik eta zeruko loriaz billusten.

Ezen gizonari bere baitan laket zaionean,