Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/219

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Lau hogoigarren kapitulua


Gizonak bere buruz eztuela deus onik eta ezin loria ditekeiela deusez ere.


1. Jauna, zer da gizona, zu hartaz orhoitzekotz? edo zer da gizonaren semea, zuk hura bisitatzekotz? Zer merezi izan du gizonak, zuk hari zure grazia emaitekotz?

Jauna, zertaz arrankura naiteke uzten banauzu? Zer arrazoin dut zure kontra ihardukitzeko, ni eskatzen naizena egiten ezpaduzu?

Segurki hau pensa dezaket eta egiaz erran: Jauna, ez naiz deus ere, deusik ezin daidit, eztut neure buruz deusere onik; baina guzietan eskasten naiz, eta bethi ezdeusera eramaiten naiz.

Heltzen ezpazaizkit, eta ene barrenean irakasten ezpaderautazu, naizen guzia epeltzen naiz eta flakatzen.

2. Ordea zu, Jauna, bethiere orobat zare, sekulakotz zarena zaude, bethi on, justu eta saindu: bethi ongi, justuki eta sainduki gauza guziak egiten tutzu, eta zure zuhurziaz ordenatzen.

Baina ni, nola erorkorago bainaiz errazago bainaiz huts egiten, aitzinatzen baino, ez nago bethi estante batean, zeren zazpi denbora aldatzen dira ene gainean.

Badarik ere plazer duzunean, eta zure esku maitea hedatzen derautazun bezain sarri,