Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/218

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta arthak guti aitzina dezake. Ailiotsa zure ontasunak nahi sobera hagitz kexa enendin etorkizuneko kasuakgatik, aitzitik bethi prestik egon nendin zure borondate sa...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:19, 23 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta arthak guti aitzina dezake.

Ailiotsa zure ontasunak nahi sobera hagitz kexa enendin etorkizuneko kasuakgatik, aitzitik bethi prestik egon nendin zure borondate sainduaren egiteko.

2. Semea, hainitzetan artha handiz kexu dabilla gizona desiratzen duen gauzaren ondoan, bainan hura ardietsi duenean, hasten da bertze sentimendurik hartzen.

Ezen gauza ber batetarako afekzioneak eztute iraupe luzerik, aitzitik bihotza darabillate batetik bertzera.

Ezta beraz guti, gauza gutienetan era bere buruari uko egitea.

Gizonaren egiazko probetxua da bere buruari uko egitea, eta puntu hartara etorri denean hagitz da libro eta seguratua.

Ordea etsai zaharra, nola prestu guzien kontra jarria baita, ezta nihoiz ere gelditzen tentatzetik baina gauaz eta egunaz erorgarrizko arteak asmatzen eta hedatzen tu ea suertez bere sareetara iraitz dezakeienz bere buruari guardia emaiten eztioena.

Zaudete erne eta othoitzetan, dio gure Salbatzailleak, tentamendutan eror zaitezten beldurrez.