konseillu eske, noizbait enzunen duzu Jainkoaren ihardespena, eta bihurtuko zare presenteko eta etorkineko gauza hainitzik ikasirik.
Ezen Moisek bethiere laster egin du Jainkoaren leku saindura ikasteagatik nola ihardets egiten zeizkon duden eta galdeen gainean, eta bethi orazioneaz baliatu da bere perillen eta gizonen gaixtakerien kontrako erremediorik aurkitzeko.
Hala zuk ere lasterka sartu behar zare zure bihotzeko gela gordean Jainkoaren helzakitzaren ahalik berokiena eskatzeko.
Ezen hargatik irakurtzen dugu Gabaonitek enganatu zituztela Josue profeta eta Israeleko umeak, zeren Jainkoari konseillu ezpaitzaizkon lehen eskatu, baina bere etsaien hitz eztiei zineste sobera emanez pietate falsoz lilluratu baitziren.
Hogoi eta hemeretzigarren kapitulua
Eztuela gizonak eztuela sobera kexatu behar ekitekoetan.
1. Semea, emazu bethi ere zure egitekoa ene eskuetan, nik ongi errekaitatuko dut bere denboran.
Igurikozu ene ordenanzari, eta handik sentituko duzu probetxu.
Jauna, bihotz onez uzten derauzkitzut ene ekiteko guziak, zeren gogoan dudan antzeak