Hogoi eta hemezortzigarren kapitulua
Kanpoko gauzetan ongi gobernatzeaz, eta perilletan Jainkoagana laster egiteaz.
1. Semea, hau da zeintara xedatu behar duzun xuria. Behar duzu leku, obra eta kanpoko egiteko guzietan zure barrenaldian libro egon, zure burua zure eskuko izan, gauza guziak zure azpian iduki, eta hekin azpian ez jarri.
Behar zare zure obra guzien nausi eta xuxentzaille, ez gathibu, ez mutil erosia, bainan egiazko Israeltar bezala, iragaiten zarela Jainkoaren umeen estatura eta libertatera.
Hek baitaude presenteko gauzen gainean jarririk daudezila sekulakoen miratzen eta miresten.
Joaiten diren gauzak ikusten tuzte eskerreko begiaz, eta zerukoak eskuinekoaz.
Eztira eramaiten munduko gauzetara, hei lotzeko aitzitik erakartzen tuzte serbitzu onik egitera. Jainko guzien gaineko egilleak ordenatu dituen arauera, zeinek ezpaitu deus ere eskasik edo makurrik utzi bere obretan.
2. Geiago, gertatzen diren guzietan behatzen ezpaduzu kanpoko idurira, eta ikusten edo aditzen duzuna konsideratzen ezpaduzu haragizko begiaz, baina berehala, zer ere okasionetan nahi den, sartzen bazare Moisez bezala leku sainduan sartzen bazare hari