Halakoek eztute ardietsiko bihotz garbiaren libertatea, ez eta ene familiertasun arraiaren grazia, bere burua lehen osoki utzirik eta egunerozko sakrifiziotan emanik baizen. Hori egin gabe batasun gozogarria eztago, eta eztagoke.
3. Maiz erran derautzut eta berriz ere erraiten: utzazu zure burua, eta barreneko bake handi batez gozaturen zara.
Guzia emazu guziagatik, eztezazula deus bilha, ez berriz har deus ere; zaude garbiki ene baitan, dudatan jarri gabe, eta izanen nauzu. Libro egonen zara zure bihotzean eta ilhunbeek etzaituzte estaliko.
Zure ahalaz, othoitzez, desirez enseia zaite zure ditutzun gauza guziez billustera, eta Jesus billusiari billusirik jarraikitera, zure buruarentzat hillez gero sekulakotz ene baitan bizi enetzat bizi zaitezintzat.
Orduan joanen dira gogoeta alferrak, izialdura muthiriak, eta soberazko artha eta grina guziak.
Orduan ene neurrigabeko beldurrak utziko zaitu, eta behar ez legezko amorioa hillen da.