Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/49

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Testurik gabe)(r)en berrikusketa, ordua: 14:08, 27 azaroa 2018
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri honek ez du berrikuspen beharrik


dibinoki adbertiturik retira zedin Galileako bazterretarát.

   23 Eta hara ethorririk habita zedin Nazaret deitzen den hirian: Profetéz erran izan zena konpli ledinzat, ezen Nazareno deithuren zela.

KAP. III.

1 Joanesek penitenziá eta Kristen ethortea predikatzen. 4 Joanesen beztidurá eta biandá. 6 Bekhatuén konfesionea. 7 Joanesek Fariseuak reprotxatzen. 8 Penitenziazko fruktuak. 9 Abrahamen haur. 10 Aizkorá arbore erroan. 11 Urez eta Spiritu Sainduazko Baptismoa. 12 Bahea eskuan, lastoa surako, eta bihia granererako. 13 Krist batheiatu.

   1 Bada denbora hartan ethor zedin Joanes baptista, predikatzen zuela Judeako desertuan,
   2 eta zioela: Emenda zaitezte, ezen zeruetako resumá hurbil da.
   3 Ezen haur da Esaias Profetáz erran izan zena, zioela: Desertuan oihuz dagoenaren boza da, Aphain ezazue Jaunaren bidea, zuzen itzazue haren bideskák.
   4 Joanes hunek bada zuen bere abillamendua kamelu biloz, eta larruzko gerrikoa bere gerrunzean inguru, eta haren biandá zen othiz eta basa eztiz.
   5 Orduan ethor zedin harengana Jerusaleme eta Judea guzia, eta Jordanaren inguruko komarka guzia.
   6 Eta batheiatzen ziraden harenganik Jordanean,