Zure graziaz gizonak sentimendu ona du guziez eta laudatzen zaitu gauza guzietan.
Zu gabe eztaiteke iraupe handizko plazerik deusetan ere, eta zerbait izaitekotzat gogorakorik eta saporosorik behar du zure grazia lagun, eta premia da zure zuhurziaren errekaitu gozoaz aphain dadin.
2. Nori ere zu gozo baitzaizko, zer etzaio gozo izanen? Eta nork ere ezpaitu zure baitan saporerik edireiten, zertan aurkituko ahal du atseginik?
Ordea zure zuhurzian eskasten dira munduko zuhurrak, eta haragizaleak, zeren batean hainitz banaloria da, eta bertzean heriotzea kausitzen da.
Baina nor ere baitarraitzu munduko gauzak mesprezaturik eta haragia hildumaturik, ezagun da egiazki zuhurra dela, zeren iragaiten baita banaloriatik egiara, eta haragitik espiritura.
Horrelakoei gozo zaie Jainkoa, eta zer ere onik aurkitzen baita kreaturetan hura bihurtzen dute bere kreatzaillearen laudoriora.
Badarik ere diferenzia handia eta xoil handia dute bere artean Kreatzaillearen gozotasunak eta kreaturarenak,