Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/206

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jesusgatik, bainan eta Lazaro ere ikusteagatik.

Beraz intenzionearen begia garbitu behar da, arren sinple eta xuxen dagoela, hainbertze suertetako inkontruen artean niri xoilki beha diezadanzat.


Hogoi eta hamalaugarren kapitulua


Maite duenari gozo zaiola Jainkoa gauza guzietan eta guzien gainetik.


1. Huna ene Jainko eta gauza guziak. Zer nahi dut geiago, eta zer desira dezaket dotsuagorik?

O hitzaren eztia eta gozoa! Bai ordea maite duenarentzat horrelako hitza, ez mundua ez eta munduan den bertze gauzarik. Ene Jainkoa da ene gauza guziak.

Endellegatzen duenarentzat aski errana da, eta haren maiz erraitea gozo zaio maite duenari.

Eta egiaz zu, ene Jainkoa gurekin zaudenean, aitzinean zaitugunean alegerak dire guziak, kanpoan zarenean unha eta nardagarriak dira guziak.

Zuk bihotza sosegatzen, zuk bake handia emaiten, zuk bestako alegrianza egiten duzu.