Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/189

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ansietarik eta grinetarik. Zeren gauza guzietan aurkituko duzu zerbait eskas, eta leku guzietan izanen da kontra egin diazazunik. 3. Eztuzu bada probetxurik hainitz...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:11, 17 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ansietarik eta grinetarik.

Zeren gauza guzietan aurkituko duzu zerbait eskas, eta leku guzietan izanen da kontra egin diazazunik.

3. Eztuzu bada probetxurik hainitz onhasun irabasteaz eta kanpotik mulzuka biltzeaz, baina bai guziak mesprezatzeaz eta errotik atheratzeaz zure bihotzetik.

Eztuzula uste hori aditzen dela xoilki diruzko errentez eta aberastasunez, aditzen da era ohoreen ondoan inguruz inguru ibiltzeaz, eta banaloriozko laudoriomendurik desiratzeaz, zeren hek guziak iragaiten dira bere munduarekin.

Guti seguratzen zaitu lekuak espirituko berotasuna faltatzen bazaitzu, eta kanpotik bilhatu duzun bake hark guti iraunen du zure bihotzeko estatua permatua ezpada egiazko zimenduaren gainean, erran nahi da, ene baitan egoiten eta finkatzen ezpazaude.

Lekuz alda dezakezu, ezin ordea hobe zaitezke hargatik: zeren okasionea gertaturik eta hura zu harturik aurkituko duzu ihesi zindoazkon guzia eta geiago.