Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/188

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jakin ezazu zure buruari ekartzen, diozun amudioak kalte geiago egiten derautzula munduko gauzetarik batek ere baino.

Gauza bat gutiago edo geiago datxetzu zuk hura maite duzun eta ederesten duzun eredura.

Zure amorioa garbia bada, sinplea eta ongi ordenatua, etzaitu deusek ere gathibatuko.

Etzaitezila guthizia izaitera zilhegi etzaren gauzaz.

Eztadukazula traba zaitzaken eta barreneko libertatea eraman diazakezun gauzarik.

Miresteko da nolatan zeroni bihotz barrenetik etzaren osoki jartzen eta desiraz edo obraz ahal dituzketzun guziak eztitutzun uzten ene gomendioan.

2. Zergatik tristezia alferrak jaten zaitu? Zergatik nekhatzen zare grina eta ansia soberaz?

Zaude ere plazer onaren azpian, eta eztuzu kalterik bat ere pairatuko.

Hau edo ala, hori bilhatzen baduzu, eta hemen ezpa hor egon nahi baduzu, xoilki zure probetxua eta aisiagatik, eta plazer zaitzunaren hobeki egiteagatik, sekulan eztukezu sosegurik eta etzare libratuko