Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/175

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zor zaitzun laudariozko eskerrik. Eskasegi naiz egin derauzkidatzun ontasunen guzien alde eta jarten naizenean zure nobleziaren konsideratzen ene espiritua flakatzen...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:02, 17 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zor zaitzun laudariozko eskerrik.

Eskasegi naiz egin derauzkidatzun ontasunen guzien alde eta jarten naizenean zure nobleziaren konsideratzen ene espiritua flakatzen eta hondatzen da zure handitasunetan.

2. Guk ariman eta gorputzean, kanpoan edo barrenean, naturalezatik edo naturaleza gainetik ditugun guziak zure ongi eginak dire, eta erraiten deraukute zu zarela ongi egille handia, begitartetsua, urrikalmendutsua, eta zureganik ontasun guziak heldu zaizkigula.

Eta batak geiago, bertzeak gutiago izan badu zureak dire guziak, eta nihork eztuke den gauzarik xipiena zureganik baizen.

Ontasun handiagorik izan duena ezin loria diteke bere mereziaz, ezin alxa dezake burua, bertzeak baino gorago, ezin trufa diteke bere baino mendreagoez.

Zeren nork ere bere burua prezatzen baitu gutienik, nork ere debozione eta humiltasun geiagorekin eskerrak emaiten baititu, hura da handiena eta hoberena.

Nork ere bere burua deus gutiago baitaduka eta jujatzen baitu gutiago merezi