6. Zer geiago derrake zure serbitzariak zer daidike zure aitzinean handiro humiltzeaz bertzerik, bethi orhoitzen dela bere gaixtarasunaz eta deus guti izanaz.
Ezen ezta zure parerik kiderik zeruko eta lurreko miragarri guzietan.
Zure obrak xoil dire onak eta konpliak, egiak dire zure jujamenduak, eta zure zuhurziaz gobernatzen dire gauza guziak.
Zuri beraz laudorio eta loria, o aitaren zuhurzia: ene ahoak, ene arimak eta gauza kreatu guziak lauda eta benedika zaitzatela sekulakotz. Biz hala.
Hogoi eta bigarren kapitulua
Jainkoaren ezin kondatuzko ongi eginez orhoitzeaz.
1. Idekazu, Jauna, ene bihotza zure legean, eta irakas diazadazu zure manamenduetan ibilten.
Indazu grazia zure borondatearen ezagutzeko eta erreberenzia handi eta konsiderazione finko batekin zure ongi eginez, bai jeneralaz, bai partikularez orhoitzeko; hekingatik bide bezalako eskerrik bihur ahal diazakezudangatik.
Badakit ordea eta aithortzen dut den punturik xipienagatik ezin demakezudala