hori da bihotza nahastekatzen eta kargatzen derautzuna.
2. Begira zaite beraz lehenbizi heldu zaitzun desiraren gainean, sobera permatzetik, niri konseillu eskatu gabe, beldurrez urriki dakizun eta lehen on eta eder etsi duzuna hoberena bezala higoin dakizun.
Zeren etzaio berehala jarraiki behar on iduri duen afekzione guziari, ez eta berehala ihesi joan behar zare zure gogoaren kontrako guziari.
On da batzutan geldirik egoitea desirik obeditu gabe, onak direlarik.
Beldurrez hek zuri sobera jarraiki gerta dakizun bihotzeko barraiamendurik, lagunari eskandalik eman diozozun jakin eta begiratu behar direnak egin faltaz, edo aldara eta faltetan eror zaitezin nihor bertzerik zure kontra jar dadinean.
3. Batzutan ere bortxa behar da eta sensuetarasunaren kontra bortizki jarri, behatu gabe zer nahi duen haragiak edo zer eztuen nahi aitzitik artha handirekin hura erakarri behar da espirituaren azpira, nahi ezpadu ere.
Sensatu behar da eta bortxatu serbitzatzera ikas dezan artean gauza guzietan prestik egoiten, gutiz kontentatzen, gauza sinpletan laketzen, eta kontrakorik kontrakozkorik hel dakionean ez erasten.