Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/148

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sartzen direnek munduko artha guziak egoitsirik.

6. O Jainkoaren serbitzutasunaren ederra eta arraia, hartaz egiten baita gizona egiazki libro eta saindu.

O fraideen estatu sakratua! hark egiten baitu gizona Angeruen pare, Jainkoarn gogarako, deabruen izigarri eta fidel guzien maite.

O serbitzu bethi desiratzekoa eta besarkatzekoa, zeina dela bide guzien gaineko ontasuna merezitzen baitugu, eta sekulakotz iraunen duen bozkarioa ardiesten.


Hamekagarren kapitulua


Bihotzeko desirak sondatu behar direla eta neurriz gobernatu.


1. Semea, oraino hainitz ikasi behar duzu behinere ongi ikasi eztuzunik.

Zer da, Jauna?

Ikasi behar duzu zure desir guzien ene plazer onaren azpian osoki emaiten, eta zure buruari amudiorik ez ekartzen, bainan ene borondateari gogo bero batez jarraikitzen.

Desirek maiz irazekitzen zaituzte eta bortizki ertxatzen: baina konsidera zazu ea ene ohoreagatik zaramatzaten, ala zure munduko abantaillagatik.

Enegatik hari bazare, atsegin hartuko duzu ordenatuko dudan guziaz, bainan azpitik bazabiltza zerbait zuretzat bilha,