Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/147

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ordea horiok guziak baino geiago da zuk zeronek nahi izan baituzu gizona serbitzatu, eta prometatu baitiozu zure burua bera emanen diozula.

4. Zer emanen derautzut nik milla ontasun horiok guziakgatik?

Aitzinitzat serbitza ahal bizi naizen egun guziez! Aininz baso zuri egun bateko bedere serbitzurik zuri egiteko dagotzun bezala.

Gertuz den serbitzu, den ohore guzia eta sekulako laudorioa merezi duzu.

Gertuz zu zare ene Jauna, eta ni naiz zure serbitzari gaizoa, obligatua indar guziez zure serbitzatzera obligatua, eta sekulan zure laudoriotan unhatu behar eznaizena.

Hala dut nahia, hala dut desira, zer ere eskas baitut, zuk othoi zure ontasunaz konpli zazu.

5. Ohore handia, eta loria handia da zure serbitzatzea, eta zuregatik gauza guziak mesprezatzea.

Ezen grazia handia izanen dute borondatez zure serbitzu sainduan jarriko direnek.

Kausituko dute Espiritu sainduaren konsolazionerik gozoena bereganik haragizko atseginak zure amorez iraitsiko dituztenek.

Bihotzeko libertate handia ardietsiko dute bide hersian zure izenagatik