Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/150

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hamabigarren kapitulua


Pazienziaren ikasteaz eta guthizien kontrako borrokaz.


1. Ene Jainko Jauna, dakusadan bezala pazienziaren behar handia dut, zeren hainitz gauza gaitz heldu zait kontra, eta nola ere ordenatze baitut ene bakeaz, ene bizia ezin dirauke gerla, gudu eta dolore gabe.

Hala da semea, eztu ordea nahi bilha dezazun tentamendu edo gudu gaberiko bakeri aitzitik egizu kontu bakea kausitu duzula hainitz kontrakok bilhakatu, eta hainitz tribulamenduk frogatu zaituztenean.

2. Erraiten baduzu ezin hainitz paira dirozula nolatan pairatuko ahal duzu Purgatorioko sua?

Bethi bi gaitzetarik arinena bethi hautatu behar da.

Beraz ethorkizuneko pena sekulakoetarik itzul ahal zaitezkentzat ikazazu oraiko gaitzen Jainkoagatik gogo onez pairatzen.

Uste othe duzu mende hunetako gizonek eztutela deus ere pairatzen edo guti baizen?

Eztuzu hori kausituko gurienen eta aberatzenen artean sartzen bazara ere.

Ordea, diozu, atsegin hainitz dute, eta plazer dutena egiten dute; hargatik bere tribulazionez kontu guti dadukate.

Biz hala, bute nahi duten guzia; baina, zure ustez, noiz arteraino hek guziak?

3. Horizu, kea bezala joanen dire munduko